"Morentin bezalako herri batean EH Bildu izatea lehen indarra pentsaezina zen duela belaunaldi bat", esan du Amaia Nausia Pimoulier historialariak atzoko hauteskunde emaitzak jakin berritan. "Lizarraldean izan duen gorakada bada berez aldaketa bat", izan du gogoan. Kezkagarriena Nausiarentzat parlamentuan gerta daitekeena da: "Berriz ere Madrili begira egotea tokatzen zaio tamalez Nafarroari. Aspaldiko mamuak etorri zaizkigu gogora eta UPN eta PSNren aliantzak daude hor", nabarmendu du.