Hauteskundeen biharamunean Floren Aoiz politikari eta historialariak gako zenbait jarri ditu jomugan: "Salbuespen bat da Euskal Herrian gertatutakoa. Maria Txibitek ongi irakurri beharko du gertatu dena, emaitza hauetan sakoneko joerak zeintzuk diren aztertu beharko du". Ez da Txibiteren kontrako efekturik sortu Aoizen ustez. "Nafarroan irakurketa hori egin behar da ere. Sakoneko joerak aintzat hartu beharko dituzte batzuek eta besteek". Panorama oso "zabala" eta "nahasia" izan da. Uste du, Udalek garrantzia handia hartu beharko dutela gaurtik aurrera. Azkenik, ohartarazpen bat ere bai: "Txibitek oso indartua ikusten badu bere burua, ez dio so eginen mundu errealari".