"Lehen indarra gara Nafarroan eta hauteskundeak irabazi ditugu", esan du UPNko Javier Esparzak. "EH Bildu indartuta ateratzen da, eta hartara, UPN ezin da kontent egon eta sekula ezin da izan gau ona". Crsitina Ibarrolak Iruñeko alkate izan nahi du. "Iruindarrek euren babesa eman digute. Iruñeak UPN hautatu du lehen indar gisa. Hortaz, alkatetzaa UPNrena beharko luke. Cristina Ibarrola alkate nahi dute iruindarrek". Gaineratu du, Iruñea ez dela abertzalea ez eta independentzia zalea ere. Ez nago erabat kontent Ibarrola: "Babes handiagoa espero genuen, Iruñerako proiektu onena zen, Iruñeak merezi zuena. Oso albiste txarra da EH Bildu hazten segitzea". Aurrerakoitzat jarri du bere burua PSNrengana hurbildu nahian.