Euren espazio politikoa mantenduta emaitza positiboak izan direla adierazi du Maria Chivite PSNren lehendakarigaiak. "Orain arteko gobernuaren taldekideek segitzen dugu eskuinak baino indar gehiago izaten. Negoziazioa hasteko unea iritsi da orain", esan du. Dena den, ez da guztiz pozik irten balorazioa egitera Chivite: "Hauteskunde hauen emaitza kanpainaren isla izan da: polarizatua izan da oso eta bi muturrek hazi dute euren eserleku kopurua EH Bilduk eta Vox-ek".
Chivite bihar bilduko da zuzendaritza batzordearekin "hausnartzeko eta analizatzeko" parlamentuaren emaitzen inguruan eta udaletakoetan. "Udal batzuk galdu eta besteak irabazi ditugu. Epe bat zabalduko dugu ongi aztertzeko zein udalerritan lortu ditzazkegun udal gobernu aurrerakoiak".