Geroa Baik Nafarroako Parlamentuan 7 eserleku eskuratu ditu eta 2019arekin alderatuta bi gutxiagfo dira. "Indar aurrerakoiek erakutsi dugu badugula zer esana. Hala ere, onartuko dut ez direla Geroa Bairentzat emaitza onenak izan. Beste modu batean eraiki nahi genuen esparru aurrerakoia", hala nabarmendu du Uxue Barkosek lehen balorazioan.
Iruñeko Udalean bi zinegotzi eskuratu izanagatik kontent azaldu da Barkos.