Erkidegoko datu osoa kontuan hartuta parte hartzea 2019koa baino txikiagoa da 18:00etako datuei erreparatuta: botoa emateko deituta daudenen %54,35ak eman du dagoeneko, azken hauteskundeetan baino 1,82 puntu gutxiago da hori. Udaletarako hauteskundeei dagokienez aldiz, parte hartzea 1,39 puntu handiagoia da aurtengoa: %54,32; duela lau urte %52,93koa izan zen. Iruñean parte hartzea %52,25ekoa da, 2019an %52,97 izan zen.