Inlemaz enpresan 12 eguneko greba egiten ari dira

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 25a, 11:35

Langileak beharrean lantegiko berrikuntza eta ikerketarako zonaldean. Argazkia: cidacos.com

Inlemaz lantegiko enpresa komiteak 12 eguneko greba eginen du enpresa zuzendaritza "ez delako benetako negoziazioa erdietsen ari langileen lan baldintzak hobetzeko". ELA sindikatuko zazpi ordezkarik osatzen dute enpresa komitea eta nabarmendu dute baldintza prekarioetan ari direla langileak, gehienak, emakumeak. Asteazkenean hasi zuten greba eta helburu dute benetako negoziazioa abian jarri eta behingoz baldintzak hobetzeko hitzarmena adosten hasteko nahia erakustea enpresak. 

Inlemaz lantegian produktu begetalak kontserban prestatu eta saltzen ditu Cidacos markarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!