M28 udal eta foru hauteskundeak

Posta bidez botoa emateko 15.000 eskaera bideratu ditu Correosek

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mai. 19a, 13:36

Artxiboko irudian, posta bidezko botoa.

13.700 baino gehiago modu presentzialean eskatu dituzte herritarrek.

Correosek 15.326 eskaera onartu ditu datorren igandean, maiatzak 28, egingo diren udal eta autonomia hauteskundeetan botoa emateko eskubidea erabili nahi duten nafar guztientzat. Horietatik 13.171 aurrez aurre aurkeztu dituzte posta-bulegoen sarean, eta 2.155 modu telematikoan.

Zifra horiek % 5,01 gehiago dira 2019ko maiatzaren 26ko hauteskunde autonomiko eta munizipaletan onartutako eskaera kopuruari dagokionez.

Eskatzaileak erroldan inskribatuta daudela egiaztatu ondoren, Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzek hauteskunde-agiriak (erroldako inskripzio-ziurtagiria, hautagai-zerrenda guztien gutun-azalak eta boto-paperak) bidaltzen dituzte hautesleak eskabidean adierazitako helbidera, modu ziurtatuan eta presazkoan. Bidalketa horiek maiatzaren 8an hasi ziren.

Postariak gutxienez bi saiakera egingo ditu dokumentazio hori eskura emateko hartzaileari berari, eta abisua bere bulegora eramango du jasotzera, ezin izan bada eskura eman.

Correoseko langileek boto-emailea nor den egiaztatuko dute NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren bidez, eta identifikazio-agiriaren zenbakia idatziko dute, gutun-azalak eta boto-paperak jaso izanaren fede emanez, eskatzaileak agiria entregatu duela sinatuta.

Behin hori onartuta, botoa emateko aukera maiatzaren 25a arte izanen da, nahiz eta Correosetik ohartarazi duten azken unera ez itxarotea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!