% 29,1 jaitsi da etxebizitzen salerosketa martxoan Nafarroan

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 18a, 17:19

Sanduzelai auzoko etxebizitzak.

Interes-tasen igoerak eta inflazioak salerosketa geldiarazi du 2022ko hilabete beraren aldean.

Etxebizitzen salerosketak martxoan % 29,1 egin du behera Nafarroan urte arteko tasan, Nafarroako jabetza-erregistroetan inskribatutako etxebizitzen salerosketa 572 eragiketatara iritsi da. Interes-tasen igoerak eta inflazioak markatutako testuinguru batean adierazlea bi hilabetez jarraian negatiboan pilatzen ari da eta Estatuko jaitsiera esanguratsuena jasan du. Halaber, hipoteken igoerak etxebizitzen erostea geldiaraztea eragin du Nafarroan.

Salerosketa bidez eskualdatutako etxebizitzen % 89,9 libreak dira, eta aurreko urteko hil beraren aldean % 24,6 jaitsi dira. Etxebizitza babestuen salerosketa, aldiz, % 53,6 jaitsi da azken urtean. Salerosketako etxebizitzen egoeraren arabera, % 69,2 erabiliak dira, eta urteko baliotan % 17,5eko jaitsiera erregistratu da. Etxebizitza berrien salerosketa % 46,2 jaitsi da 2022ko hil beraren aldean.

Martxoan 3.331 finka inskribatu ziren Foru Erkidegoko jabetza-erregistroetan, duela urtebete baino % 11,2 gutxiago; landa-finkak % 6,5 jaitsi ziren eta hiri-finkak % 13,3. Martxoan erregistratutako salerosketen % 82,2 hiri-finkei dagozkie, eta % 17,8 landa-finkei. Hiri-etxebizitzen kasuan, % 57,3 etxebizitzen salerosketak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!