Hauteskundeak hamar egun barru eta hauteskundeak atzo, sindikalak, Nafarroako Administrazio publikoan. LAB indarturik atera, abertzaleen sindikatuak arrakasta handia lortu du Administrazio Nukleoan eta Suhiltzaile zerbitzuan. 77 ordezkari lortu ditu LABek.
Euskal sindikatuen arrakasta bakarra ez da hori izan, ELA laugarren indarra baita 30 ordezkarirekin eta STEILAS irakasle sindikatua lehen indarra izan da hezkuntzako bozeramaileen artean.
Osasunbidean Sindicato Medico de Navarraren ostean ordezkari gehien batu duena LAB izan da.
Kontrako aldean behera nabarmen egin duen sindikatua UGT izan da, besteak beste hezkuntza departamentuan ez du ordezkaririk izango. Bigarren indarra administrazio osoan eta indar handia hartuta, AFAPNA izan da (44) CCOO (36) gaindituz.
Hautesle gehiago
Sindikatu hauteskunde hauetan bozkatzera deiturik zeuden aurrekoetan baino %13 langile gehiago, 32.244 osotara. Horrek ere jokoan ordezkari gehiago egotea eragin du: 319, 2019an baino 19 gehiago (4 Nukleoan, 6 hezkuntzan eta 4 osasunbidean eta gainontzekoak funtzionarioak ez diren langileek hautatuak).