"Aipatutako pertsonen aurrekari penalak ikusita, salatutako egitateak ez dira zigorgarriak", hala jaso du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta hartara artxibatu egin du EH Bilduren zerrenden kontrako auzia. ETAKo kide izatea egotzita zigortutako 44 pertsona horien historiko penalak ikertu dituzte eta ez dago deliturik. Hala jaso dute ebazpenean. Epaileek baloratu eta erabaki dute ez dela "hautaezintasun-kasu bat" eta hala, zerrenda horien aurka ez dutela eginen.