Prezioek %1,5 egin dute gora Nafarroan urtea hasi zenetik

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mai. 12a, 09:52

Igoerarik handiena jantzigintzan eta oinetakoetan izan da (%11,2).

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) %1 igo da apirilean Nafarroan aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa % 4,2koa da, Estatistikako Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera. Aurten prezioak % 1,5 igo dira erkidegoan.

Prezioen igoerarik handiena, aurreko hilean, Jantziak eta oinetakoak ( %11,2); Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak ( %1,8); Aisia eta kultura (%1,7); Edari alkoholdunak eta tabakoa ( %1).

Beste talde batzuetan ere igo da KPI: Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (%0,9); Tresneria (%0,9); Medikuntza (%0,7); Komunikazioak (%0,6); Garraioa (%0,5); Beste batzuk (%0,2) eta Irakaskuntza (%0,1). Aurreko hilean prezioak soilik jaitsi ziren Etxebizitzan (%2,3).

Azken hamabi hilabeteetan, prezioen igoerarik handienak ondoko sektoreetan eman dira: Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (%13,7); Edari alkoholdunak eta tabakoa (%9,6); Hotelak, kafeak eta jatetxeak (%7); Tresneria (%6,5); Beste batzuk (%4,4); Aisia eta kultura (3,5); Medikuntza (%2,9); Irakaskuntza (%2,6); Jantziak eta oinetakoak (%2,6); Komunikazioak (%2,2) eta Garraioa (%2,1). Azken urtean Etxebizitzaren prezioa jaitsi dira soilik, % 11,3.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!