M28 udal eta foru hauteskundeak

UPNren gainbehera eta bloke aurrerakoiaren mantentzea aurreikusten du CISek Nafarroako Parlamenturako

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 11a, 19:49

Nafarroako Parlamentuko 10. Legealdiko azken saioa.
  • UPN indar nagusia izango litzateke (10-13) eta PSNk (9-12), Geroa Baik (8-10) eta EH Bilduk (8-10) gehiengoa lortuko lukete Zurekin Nafarroarekin batera (2-4).
  • Atzetik, PP (5-6) egongo litzateke eta Vox parlamentuan sartuko litzateke (2-3).

Alderdiek gaur hasi dute kanpaina Iruñean eta Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroaren (CIS) inkestaren arabera hauteskunde aurreko galdeketak egungo eszenatokiaren antzekoa aurreikusten du Nafarroan, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. CISen iragarpenaren arabera UPNk garaipena lortuko du nahiz eta hauteskundeetan atzera egingo duen; 10-13 eserleku bitartean lortuko lituzke.

Akats marjina kontuan izanda inkestak emaitza zabalak eskaintzen ditu eta interpretaziorako tartea egongo da, izan ere, lau alderdi egon daitezke lehen indar politikoa izateko lehian. PSNk 9-12, Geroa Baik 8-10, EH Bilduk 8-10, PPk 5-6, Zurekin Nafarroak 2-4 eta Voxek 2-3 eserleku eskuratuko lituzke Foru Parlamentuan CISen arabera. Hortaz, UPN, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu indar nagusia izan daitezke. Nolanahi ere, badirudi UPN izango dela lehenengo postuan geratuko dena atzerapauso handia eman arren.

Boto-asmoari dagokionez, UPN egongo litzateke lehenengo postuan % 21,5ekin. Ondoren, PSN (% 18,8), hirugarren Geroa Bai (% 16,6) eta laugarren EH Bildu (% 15,9). PPk berriz, % 10,8 lortuko luke, Zurekin Nafarroak % 6,3 eta Voxek % 5. Hala ere, CISek agertoki irekia aurreikusi du, izan ere, bozkatuenen artean hauek izan daitezke estimatutako tarteak: %17,9 - % 25,2 artean Javier Esparza, UPN; % 15,3 - % 22,2 artean María Chivite, PSN, % 13,3 - % 19,9 artean Uxue Barkos, Geroa Bai; eta % 12,6 - % 19,1 artean Laura Aznal, EH Bildu. 

Atzetik, Javier García, PP (% 8,1 - % 13,6 artean); Begoña Alfaro, Zurekin Nafarroa koalizioa (% 4,1 - % 8,4 artean); eta azkenik Maite Núñez, Vox Parlamentuan sartzeko % 3 gaindituko lukeela  (% 3,1 – % 7,0 artean).

2019ko hauteskundeetan Navarra Sumak 20 parlamentari izan zituen, PSNk 11, Geroa Baik 9, EH Bilduk 7, Ahal Duguk 2 eta Izquierda-Ezkerrak 1.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!