Hazi egin da zigilu ekologikoarekin ziurtatuko hektarea, operadore eta azalera kopurua baina ez nahikoa. Hori da Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren balntzea laburturik.
Aurreko urtearekin alderatuz %7,6 igo da 2022an nekazaritza eta abeltzaintza ekologikora bideratutako hektarea kopurua, 66.738 arte; 60 operadore gehiago dago, %8 handituz, 806 izan arte eta Nafarroan nekazaritzara bideratutako azaleraren %7,4 ekologikoarentzako da, 2021an %7koa zelarik.
Ziurtatutako elikagaien kopurua 2.500 jakietan mantendu da, gorabeherarik gabe.
7 urte falta dira Europar Batasunak ezarritako nekazaritza azalera ekologikoa guztiaren %25 behintzat izan dadin, eta urrun, oso urrun dago Foru Erkidegoa. Finantziazio handiagoa eskatu du sektore ekologikoak.
%10 handitu da nekazari eta abeltzain kopurua, jeitsi da aldiz eraldatzaileena, %3. Produktuen artean deigarria da abeltzaintzaren sektorean arrautza eta eztiaren ekopizpena nabarmen jaitsi dela, eta kontrako aldean dagoela haragia eta esnekiena.
Krisialdi klimatikoaren erdian gogorarazi du NNPEKek "ingurumena errespetatzen duen jasangarritasun eredua" dela ekologikoa eta aitortu urte zaila izan dela ere azpisektorean, lehorteek eta suteek "nekazari eta abaltzainen itxaropenak" murriztu dituztelako.