Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) Juan Carlos Castillo lehendakariak eta Eusko Ikaskuntzako Ana Urkiza lehendakarik lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten apirilaren 25ean, Nafarroako Toki Administrazioarekin zerikusia duten azterlanak sustatzeko eta landa-inguruneko entitateei mundu digitalarekin eta despopulazioaren aurkako borrokarekin lotutako proiektuen garapena eskaintzeko.
Hala, bi erakundeek hainbat ekimen ezartzea adostu dute, hala nola Nafarroako toki entitateen eta haien kolektibitateen beharrak eta erronkak aztertzea eta identifikatzea, eta horiek garatzen lagunduko duten proiektuak eskainiko dizkiete.
Datozen hilabeteetan, gauzatu beharreko proiektu zehatzak adostuko dituzte bi alderdiek. Halaber, abian jarri beharreko baliabideak eta jarduerak zehaztuko dituzte: azterlanak egitea, jardunaldiak, hitzaldiak eta mintegiak antolatzea, argitalpenak argitaratzea, dokumentuak banatzea edo zabalkunde publikoko ekitaldiak, besteak beste. Hitzarmena datozen lau urteetan egongo da indarrean eta epe berdinetan luzatu ahal izango da. Urtean behin, gutxienez, jarraipen batzordea bilduko da.