Santakaran hildako kamioilaria gogoan, garraiolarien lan eta erretiro-baldintzak berrikusteko eskatu dute sindikatuek

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mai. 9a, 13:01

Kamiolarien erretiro-adina aurreratu eta lan-orduen kontrola zorrozteko eskatu dute.

LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek elkarretaratze bateratua egin dute Nafarroako Jauregiaren aurrean 'Bizia galdu gabe' lelopean, asteburuan Santacaran lan-istripuan hildako kamioilariari omealdia eginez.

Horretaz gain, gaurko protesta baliatu dute garraiolarien lan eta erretiro baldintzak berrikusi ditzan patronalak, eta agintariei eskatzeko beste sektore batzuetan gertatzen den bezala, horien malgutzea babestu dezaten. Hiru sindikatuko Jon Altunak hartu du hitza gaurkoan. Kritikatu du istripua "goizaldeko ordu bietan geratu zela, ziurrenik zamaketariak zein bezeroak ezarritako presioarengatik". 

59 urterekin zendu zen kamioilaria, sindikatuek aspaldi eskatzen ari badira ere erretiro adina berrikusteko sektorean, beste lanbide batzuetan egiten den bezala, esaterako: suhiltzaile, meatzari, polizia eta zezen-hiltzaileei.

Administrazioak gehiago egin dezakeela uste dute sektoreko sindikatuek, besteak beste lan-osasunaren esparruan kontrol zorrotzagoak ezarriz patronalak gidariei ezarritako jardunaldi eta bestelako baldintzen gainean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!