Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) 2023ko deialdia ekainaren 6ean hasiko da Nafarroan. Hiru egunez eginen da, asteartetik osteguna bitarte.
Estatuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak hurrengo USEri buruz emandako aginduak, aurreko hezkuntza-ereduaren azkena izango denak (Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), ezartzen du ekainaren 16a baino lehen egin behar dela, eta behin-behineko emaitzak ekainaren 30a baino lehen argitaratuko direla.
Ez-ohiko deialdiari dagokionez, uztailaren 14a baino lehen amaitu beharko dela dio arauak, autonomia-erkidegoak hilabete horretan egitea erabakitzen badu. Kasu horretan, proben behin-behineko emaitzak uztailaren 21a baino lehen argitaratu beharko dira.
USEren 2022-2023 ikasturteko azterketen deialdiak pandemiaren formatuarekin jarraituko du, Covid-19aren aurreko azterketetan baino erantzun aukera gehiagorekin eta test motako galderekin. Heldu den ikasturtetik aurrera aldatuko da formatua.