Foru eta udal hauteskundeak aztertzeko mahai-ingurua eginen dute gaur, Katakraken

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 8a, 12:29

  • Martin Ugalde kultur parkeak, Berriak, Katakrakek eta EUSKALERRIA IRRATIAK elkarlanean antolatu dute. 
  • Hilaren 10ean izanen da, 19:00etan, Iruñeko Kale Nagusiko liburu dendan.
  • Ekitaldia zuzenean bideo streaming bidez ikusi ahal izanen da berria.eus zein euskalerriairratia.eus webguneetan.

Foru eta udal hauteskunde kanpainaren bezperarako, mahai ingurua antolatu dute EUSKALERRIA IRRATIAK, Berriak, Martin Ugalde kultur parkeak eta Katakrakek, maiatzaren 28ko bozen giltzarriak aztertzeko asmoz eskuinaren zatiketaren ondorioak; PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren arteko lehia, nor geratuko aurretik; kanpainari begirako alderdien arteko estrategiak; eta maiatzaren 29tik aurrerako agertoki politikoei begirako asmoak. Parlamentuan ez ezik, udal nagusietan ere asko egongo da jokoan, batik bat Iruñekoan.

Mahai ingurua maiatzaren 10ean izango da, asteazkenarekin, 19:00etan, Iruñeko Katakrak liburu dendan. Online ere jarraitu ahal izango da, bideo streaming-a eginen baitute Berria.eus eta Euskalerriairratia.eus atarietan. Parte hartzaileak honako hauek izanen dira: 

  • Juan Kruz Lakasta EUSKALERRIA IRRATIKO zuzendaria
  • Amaia Alvarez NUPeko Zuzenbidearen Historiako irakaslea
  • Ibai Fernandez ‘Diario de Noticias’ egunkariko kazetaria
  • Joxerra Senar Berriako kazetaria
  • Gidaria: Uxue Rey Berriako kazetaria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!