Bizi Kopako Finala Euskalerria Irratiarekin

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 4a, 13:34
Pablo Ibañez, san Mames Barriko finalerdiaren amaieran, Osasuna finalera sailkatu zela ospatzen. (Argazkia: Osasuna)
  • Bihar, ostiralarekin, 9:00etatik 11:00etara, saio berezia Sevillatik.
  • Oier Sanjurjori elkarrizketa zabala,  bihar 10:00etan.
  • Larunbatean, finalari buruzko saio berezia 21:00etatik aurrera, Cartujatik.
  • Sare sozialetan finalaren inguruko guztien inguruko estaldura berezia, bihar goizetik.

Bizi Kopako final handia Euskalerria Irratiarekin, horretarako aukera zabala eskainiko dizu eta. Bihar 9:00etatik 11:00etara, Sevillatik saio berezia eginen dute Josu Ganuzak eta Eñaut Agirrebengoak. Berriemaile bereziok dagoeneko Sevilarako bidean dira. Gaua han emanen dute.

Biharko saioan izanen edukiko dituzten gonbidatu ugarien artean, Osasunako kapitain ohi, AEK Larnakako jokalari eta Euskalerria Irratiko bazkide Oier Sanjurjo egonen da: 10:00etatik aurrera, elkarrizketa zabala eginen diote.

Larunbatean, egun osoz Sevillan gertatzen direnen inguruko kronika multimedia eginen dute Euskalerria Irratiaren sare sozialetan. Finalari buruzko saio berezia 21:00etan hasiko da, finala bera baino ordu bete lehenago, Cartujatik zuzen-zuzenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!