Uxue Barkos buru duen Geroa Baik legebiltzarrerako proposamenak bildu ditu Autogobernua, Ongizate estatua eta Trantsizio ekologikoa oinarri dituelarik.
164 orrialdetan banatutako 820 proposamen dira, dagoeneko koalizioaren atarian kontsulta daitezkeenak. "Herritarrekiko konpromisoaren programa da" Uxue Barkosen aburuz.
Bestalde, hauteskunde programaren arduradun Javi Arakamak adierazi du programa "hilabeteetan" zeha landu dutela eta gizarte zibileko erakundeen eta " kargu publikoen" laguntza izan dutela. Bere ustez, "parte hartze handia, landua" duen programa bat da, "berriro buru izan nahi” duten hurrengo Foru Gobernurako Gobernu gidari izatea" helburu duena.
Uxue Barkos presidente izatea du helburu jeltzale eta Sozialberdeen arteko koalizioak. Aurreko agerraldietan azaldu bezala Autogobernua, Ongizate Estatua eta Trantsizio Ekologikoa izanen dira programa zabalaren ardatz. Lehen arloan, eskuduntzek Nafarroaren gizartearenganako kalitatea bermatzen dutela adierazi du Arakamak. Azken legealdi honetako Nafarroako Gobernuari gizarte, hezkuntza eta beste arlo batzuetan anbizio falta leporatu dio Geroa Baik.
Erkidetasuna, parekidetasuna, hizkuntza eta identitate aniztasuna, ezberdinen arteko orekak eta Nafarroako nortasuna dira landu nahi dituzten baloreak. Horiek lantzeko gainera, gobernu aurrerakoiak osatzeko formulaz ohartarazi dio PSNri Barkos presidentegaiak.
"Anbizioa eta zehaztasuna" beraz Geroa Baik hauteskunde hauetarako hartutako konpromisoak.
Datozen egunetan euskarazko eta irakurgarritasun errazeko bertsioak publikatuko dituzte.