Irulegiko gazteluan dantzan Porrotxekin

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 3a, 08:13

Ostiralean aurkeztuko da pasa den asteburuan Irulegin Porrotxekin batera grabatutako abesti eta bideoa. Sorionekuak, euskararen aldeko ekimenak antolatuta, larunbatean mendi txangoa egin zuten hainbat txiki eta guraso Irulegira, bertan bideoklipa grabatzeko.

Ekainaren 10ean Sorionekuak, euskararen aldeko ekimenak, antolatu duen manifestaziora deitzeko abestia grabatu dute hainbat musikarik eta pertsona ezagunek, tartean Porrotx bera, Olaia Intziarte, Anabel Arraiza edo Zuriñe Hidalgo, baina sorpresa gehiago egonen direla aurreratu dute.

Larunbatean mendi txangoa antolatu zuten, Porrotxekin batera, Irulegiko aztarnategi eta jauregira. Arangurengo Euskara Taldeko kideek Irulegiko historia azaldu zieten bertaratu ziren txikiei eta Porrotxekin batera dantza eta kantuan aritu ziren, Sorionekuak ekimenak prestatutako abestiarekin. Ostiralean aurkeztuko dute, grabatutako kantu eta bideklipa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!