50 ikasle inguruk parte hartu dute eta ikastolaren irakasle eta gurasoen borondatezko lanaren laguntzarekin, Eva Lopez de Lahoz ikasle hoiak zuzenduta, gaitasun hezkuntza, sormena, garapen emozionala, bizikidetza eta euskararen erabilera bezalako balore helburuak lortzeko helburua du. Autismoa duten bi gazteren bidaia pertsonalean oinarritzen da. Haien terapeutak Latinoamerikara egin beharreko bidaia proposatzen die eta gazteen bizipenez gain haien ingurukoen kezkak plazaratzen ditu.
Euskal musika eta latinoa uztartu dituzte aurten. Zuzeneko melodiak entzun ahal izango dira Nafarroako Gazte Orkestraren eskutik.
Gaitasun aniztasuna eta gizarte inklusioa uztartuko dira aurten. Ekainaren 14an Misericordia Etxean eskainiko dute eta urriaren 11an Baluarten. ANFASek, Nafarroako Autismo Elkarteak, Luciernaga elkarteak eta Estatuko Neurologia Elkarteak ikasleak gaiaren inguruan hezi dituzte.
Maiatzaren bostean izanen da estreinaldia, Barañaingo auditorioan. TE-4000 musikalaren estreinaldia arratsaldeko zazpietan izanen da, eta sarrerek 15 euroko prezioa izanen du sarrerak. Musikalaren hamaikagarren edizioa izanen da.