Elma Saiz Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ostiral honetan iragarri duenez, bere borondatez utziko du Nafarroako Gobernua, PSNren Iruñeko alkategai izateko kanpainan zentratzeko.
Nafarroako Barne Produktu Gordinaren datuak aurkezteko prentsaurrekoan, Elma Saizek azaldu du gaur goizean bertan gutun bat aurkeztu diola Maria Chivite presidenteari, hauteskundeak egin eta hilabetera kontseilari izateari utziko diola jakinarazteko.
Gutunean eskerrak ematen dizkio lehendakariari, berarengan jarritako konfiantzagatik. "Ohorea eta harrotasuna izan da departamentuaren buru izatea", esan du, eta eskerrak eman dizkie komunikabideei, bozeramaile gisa egin dituzten lanak direla eta.
Gobernuan ordezkatuko duenaren berri Presidentearen bulegotik emanen dute goizean zehar.