Astebetean hirugarren partidua du gizonezkoen Osasunak Realaren aurkakoa (ostirala, 21:00), baina halakoa da egutegia, Jagoba Arrasate entrenatzaileak ere aitortu du gustatuko litzaiokeela "tarte gehiago izatea partiduen artean" baina egutegia hala onartu zutela taldeek.
21 jokalari deitu ditu Realaren aurkako ostiral honetako hitzordurako. Ez Abde zigortuta dago, eta David Garciak sudur-trenkada du, Darko Brasanac aldiz ez da denboraldi osoan zehar eskuragarri izango. Deialdian sartu dira Ezequiel Avila, Kike Garcia eta Lucas Torro; berriro ere deitu ditu Berriatuko entrenatzaileak harrobiko Iker Muñoz eta Iker Benito. Aurreko partiduarekiko aldaketak iragarri ditu berriatukoak Cadizen bezala taldea "lehiakor" izan dadin, eta horretarako "freskotasuna" behar dutela aitortu du Arrasatek.
Biharkoan 2005ean kopako finalera heldu zirenei omenaldia eginen diete partiduaren aurretik. Sadarrera itzuliko dira Pablo Garcia, Milosevic, Webo, Krutxaga, Puñal eta beste batzuk.