Iruñeko gizarte eragileek herritar guztientzako aterpea bermatu eta oinarrizko premiak berdintasunez asetzeko eskatu dute

Iosu Ganuza Garcia 2023ko api. 27a, 12:55

Manifestazioa eginen dute maiatzaren 13an "etxebizitza duina izateko eskubidea" aldarrikatzeko.

Bazterketa sozialaren aurkako zenbait eragilek herritar guztientzako aterpea bermatu eta oinarrizko premiak berdintasunez asetzeko eskatu dute. Paris 365, Migratuendako Informazio Gunea, Lantxotegi, Apoyo Mutuo, Haziak, Oxfam Intermon eta Sos Arrazakeria plataformek dei egin dute maiatzaren 13an etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioan parte hartzera.

Indarrean den araudia aplikatzeko eskatu dute, zehazki Gizarte Eskubideen Saileko ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua aplikatzeko. Horren arabera "etxegabeentzako zerbitzua gizarte prestazio gisa azaltzen da, eskubide gisa" zehaztu dute. Gaineratu dute araudi horrek ez duela inor erroldaren arabera diskriminatzen, bestela esanda "ez du erroldaren inguruko baldintzarik ezartzen eta ez ditu erroldatuak lehenesten". 

Gogora ekarri dute martxoaren 14ak etxerik ez dutenak artatzearen aldeko ebazpena argitaratu zuela eta hori bermatzeko eskatu ziela Eskubide Sozialen Departamentuari eta Iruñeko Udalari.

Erakundeek ez dutela erantzunik eman salatu dute, adieraziz herritarrak "administrazioen arteko koordinaziorik ezaren lekuko zuzenak" direla. 

Erakundeei beraz auziari lehen baino lehen konponbidea emateko eskatu diete eta herritarrak antolatzeko eta eskubideen defentsa kolektibizatzeko sareetan parte hartzera deitu. Manifestazioa eginen dute maiatzaren 13an "etxebizitza duina izateko eskubidea" aldarrikatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!