Margarita Robles Defentsa ministroak adierazi duenez, Belaguako portuko lurzorua Erronkariko Ibarreko Batzarrari itzultzeko proiektua Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiari (TSJM) helarazteko epea uztaila izango da.
Iragan urtarrilaren 20ko epaia bete dadin eta, Erronkariko Ibarreko Batzarrak 1980an Espainiako Armadari utzitako lurzorua garai hartan zegoen bezala, erabat garbi eta egoera onean, itzultzeko, urratsak zeintzuk diren jakitera ematea eskatu dio Joseba Andoni Agirretxea EAJko diputatuak Roblesi, gaur Espainiako Gobernuak Kongresuan egindako kontrol saioan.
Eskaeraren aurrean, Defentsa ministroak deitoratu egin du oraindik ere 2013ko epai bat betearazteko izapideetan egotea. Hala ere, bere sailaren eta Erronkariko Ibarreko Batzarraren arteko negoziazioak aintzat hartuz “bide onetik” doala adierazi du.
Orain, proiektua idazten ari dira Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiari uztailean igortzeko, aurreikuspenen arabera. Hala, proiektuak oniritzia jasotzerakoan aurrekontu-zuzkidurarekin aurrera jarrai dezan.