Pello Apezetxea Zubiri ikertzailearen izena duen diru-laguntza aurkeztu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera. Soziolinguistika, dialektologia eta Onomastika arloen inguruko lanek izango dute diru-laguntza jasotzeko aukera.
Bi helburu ditu: Apezetxea Zubiri, jaiotzaz goizuetarra baina Bortzirietan errotu zenari omenaldia egitea; bestetik haren lanari jarraipena ematea. Leire Mitxelena Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak hizkuntzalari eta beste diziplina askotako ikertzaileari buruzko xehetasunak eman ditu.
Arlo anitzetako ikertzailea, ekintzailea eta sustatzailea izan zen, 2004. urtean ohorezko euskaltzain izendatu zuten euskara babesteko, ikertzeko eta sustatzeko egindako lanarengatik. Gaurkoan adierazi dutenez "ezinbesteko erreferentea da Bortzirietan euskara biziberritzeko prozesuan; helduen euskalduntze-alfabetatzean eta tokiko hedabideetan".
Euskaltzainditik ere Sagrario Alemanek Pello Apezetxearen lana txalotu du.
Beka emateko orduan epaimahaiak inguruko errealitatearekiko hurbiltasuna eta uakeratutako eremuan nahiz Bortzirietan aplikatzeko bideragarritasuna izanen ditu kontuan. Bekadunak 7.000 euroko saria jasoko du eta bekaren oinarriak bortziriak.eus atarian kontsulta daitezke.