M28 udal eta foru hauteskundeak

CCOOk "indar aurrerakoiei botoa emateko" deia luzatu du

Iosu Ganuza Garcia 2023ko api. 25a, 13:10

Hamabi neurri helarazi dizkiete alderdi politikoei, jendarte orekatuagoa lortzeko helburuarekin.

CCOO sindikatuak Nafarroa sozialagoa eta aberatsagoa izan dadin, hamabi proposamen helarazi dizkie alderdi politikoei.

Gizarte ikuspegiko erabaki politikoekin batera produktuen prezioen gorakada mugatuko eta soldaten duintzea ahalbidetuko duten neurriak hartzeko eskatu dute, oreka hori gabe ez baita bidezko jendartea osatzerik, Txetxu Rodriguez Nafarroako idazkari nagusiak eta Joseba Ezeolaza politika publikoko idazkariak agerraldian azaldu dutenez.

Hori guztia bideragarria izan dadin, langileria “maiatzaren 28ko hauteskundeetan indar aurrerakoiei botoa ematera” deitu dute, tokiko eta Nafarroako gobernuetan atzerakadarik gerta ez dadin.

Zerbitzu publikoak indartuko dituzten erabakiek demokrazia indartzen dutela azpimarratuta, hamabi arlotan proposamenak biltzen dituen txostena helarazi die CCOOk alderdiei. Gogora ekarri du Ezeolazak Nafarroa "langabezia txikiena duten erkidegoen artean kokatu arren", "ageriko arrakalak" atzematen direla "genero ikuspegian, soldaten banaketan eta pobrezia tasari dagokienean".

Proposatutako hamabi arloak honakoak dira:

  1. Kalitatezko enplegua
  2. Kogobernantza
  3. Fiskalitatea
  4. Elkarrizketa soziala eta Enplegu Planaren garapena
  5. Lan-osasuna
  6. Zerbitzu publikoak
  7. Trantsizio ekologikoa
  8. Genero arrakala
  9. Genero Indarkeria
  10. Etxebizitza
  11. Gizarte bazterketa
  12. Itun soziala gorrotoaaren aurka eta memoria demokratikoaren alde

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!