ELA sindikatua langileen mobilizazioa aldaketarako tresna bakarra dela azpimarratuta aterako da kalera maiatzaren lehenean

Iosu Ganuza Garcia 2023ko api. 24a, 13:46

Hiru lehentasun ezarri dituzte: soldatak, pentsio publikoak eta zerbitzu publikoak.

"Lau egunetik behin ELAren eskutik garaipen sindikal bat" izan dela azpimarratu du Saioa Urrizak, Iruñerriko Eskualde arduradunak.

Hori dela eta grebak iraganeko gauza ez direla aldarriaktu dute maiatzaren lehenaren karietara eginiko agerraldian Saioa Urrizak eta Imanol Pascualek, sindikatuko Nafarroako koordinatzaileak. Langileriaren nazioarteko eguneko programazioa aurkeztean gain urteko balantzea egiten duen agerkaria aurkeztu dute, bertan bildu dituztelarik Euskal Herri mailan lortutako garaipenak.

Langileriaren bizi baldintzak hobetzeko Nafarroako Gobernuari ausardia eskatu diote, patronalaren aldeko neurriak soilik har ez ditzan. Gogora ekarri dute UPNren agintaldietan bezala %5,6 bideratzen dela beharginen mesedera.

Horren aurrean maiatzaren lehenean goizeko 11.30etan Gurutze plazan hasi eta Udaletxearen enparantzan amaituko den manifestazioan hiru aldarri nagusi izanen ditu ELAk: soldata duinen defentsa; pentsio publikoaren eskaria eta zerbitzu publikoak indartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!