Landabengo plantaren eta hornitzaileen parkeko batzordeetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute astelehen honetan Landabengo lantegiko ate nagusian, sektorearen etorkizuna bermatu dadin eskatzeko.
Volkswageneko ordezkaritza sindikalak taldearen zuzendaritzari helaraziko dizkio Nafarroan funtzeskoa den sektoreko langileen eskakizunak, ostegunean eta ostiralean Alemanian egingo dituen bileretan.
Alfredo Moraleseek Volkwagen Nafarroako enpresa batzordeko buruak "bizi den unea gakoa" dela aitortu du. "Garai zailak bizi ditu automobilgintzaren sektoreak", egiturazko erabakiak hartzen ari direlako agintari eta enpresariak, horregatik, azpimarratu nahi izan du gaurko agerraldia "langileen indar erakustaldia" izan dela, "behargin bat ere bidean erori ez dadin".
Multinazionalaren egoitzan izanen duten bileran langileen bozeramaileek eskatuko dute berrindustrializazio prozesuaK ez dezala soilik mantendu gaur egun dagoena, baizik eta hazteko aukera eman dezala.
Enpresa batzordeetako kideek adierazpen bat sinatu dute aldarrikapenak jasotzen dituen manifestuarekin batera