Ibil Bedi taldeak ‘Goldea’ disko berria Euskalerria Irratian estreinatu du gaur, primizian

Euskalerria Irratia 2023ko api. 24a, 11:24

Talde nafarraren kanta berriak entzungai izan dira 10:00etatik11:00etara.Ostiralean, elkarrizketa eginen diegu eta bi abesti kantatuko dituzte modu akustikoan.

Ibil Bedi taldearen Goldea disko berria osoki entzun ahal izanen da gaur. Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan, 10:00etatik 11:00etara.

Goldea talde nafarraren iraupen luzeko hirugarren lana da. Spotify, Youtube eta gainontzeko plataformetan apirilaren 27an izanen da entzungai, baina aurretik FMko 98.3an zein euskalerriairratia.eus webgunean entzun ahal izanen da.

Ostiralean, elkarrizketa eginen diegu eta bi abesti kantatuko dituzte modu akustikoan.

Ibil Bedik Goldearen bi aurrerapen kanta sareratu ditu jada: Lokatzarena eta Perimetroarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!