Osasuna

Albiste on zaparrada

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko api. 24a, 07:30

Osasunako jokalariak, Jon MOncayolaren gola ospatzen. (Argazkia: Osasuna).
  • Osasunak salbazio birtuala erdietsi du, Betisen kontra irabaziz, Liga amaierarako zortzi jardunaldiren faltan 41 puntu baititu.
  • Ante Budimirrek lehorte pertsonala ikusgarriki eman du amaitutzat, bi gol sartuz.
  • Jon Moncayolak jokatzerik ez zuten Lucas Torrorena eta Moi Gomezena egin zuen, aldi berean eta bikainki.

Gizonezkoen Osasunak hiru eta bi irabazi zuen larunbatean Sadarren Betisen kontra, eta hala salbazio birtuala lortu zuen, Liga amaierarako zortzi jardunaldi falta direnean 41 puntu baitauzka. Juan Kruz Lakasta.

Euripean jokatu zen norgehiagoka eta albiste on zaparrada ere izan zen, salbazio birtuala ez zen izan gorritxoen lorpen bakarra. Ante Budimirrek lehorte pertsonal luzea ikusgarriki eman zuen amaitutzat, bi gol sartuz. Kike Barjak goleko bi pase eman zituen, hegaletan Abdemenpekotasunik ez dagoela aldarrikatzeko. Jon Moncayolak jokatzerik ez zuten Lucas Torrorena eta Moi Gomezena egin zuen, aldi berean eta bikainki. Eta hori guztiori, Kopako finalerako hamabost egunen faltan.

Hori entzunda, pentsa liteke larunbatekoa norgehiagoka erraza izan zela gorritxoentzat. Alta, ez zen hala izan. Alzateren indioak nola, berehala hartu zuten aurrea markagailuan, seigarren eta hamaikagarren minutuetan Zenikako Beltxargak sarturiko golei esker.

Haatik, Betisek ez zuen amore eman, eta azken minutura arte lehiatu zion norgehiagoka Arrasateren taldeari, Mirandaren eta Guidoren golen bitartez. Kalitatea eta gola sobran ditu. Argi utzi zuen zergatik lehiatzen ari den Txapeldunen Ligan sartzeko.

Nolanahi ere, Moncayolak errebotez erdietsiriko golak hiru puntuak patrikaratzeko balio izan zuen. Eta, hartara, beste behin ere, talde honen xede nagusia, salbazio erdiesteko, oraingoz birtualki.

Gaur taldeak Taxoaren entrenamendua eginen du, hamar eta erdietatik aurrera, ateak itxita. Bihar arratsaldeko zapzi eta erdietan, Mirandilla Berrian, Ligako partida, Cadizen aurka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!