Patxi Izko hil da, Osasunaren presidente izandakoa

Euskalerria Irratia 2023ko api. 21a, 10:19

23 hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen klubetik dirua ateratzeagatik. 

Patxi Izko, Osasunako presidentea 2002 eta 2012 urteen artean, Iruñean hil da 77 urte zituela. Klubak kirol arloan izan zuen garairik urrezkoenetako baten arduraduna izan zen, baita ekonomikoan ilunenentakoenean ere. 

Gazolazen jaiotako Izkok 10 urte eman zituen Osasunaren buru, guztiak Lehen Mailan, Europako sailkapenekin eta Kopako final batekin. Karisma handiko presidentea izan zen.

Javier Mirandaren agintaldiaren ondoren iritsi zen, eta Miguel Artxankori utzi zion lekua. Eskandalu judizialak ere atzetik joan zitzaizkion. Izkoren kasuan, klubetik justifikaziorik gabeko diru irteerak azaleratu ziren eta auziperatua izan zen Osasuna auzia izandakoan. 23 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, onartu egin zituen, kartzela ez zapaltzeko, eta 1,15 milioi euro ordaindu zituen bidegabeko jabetzeagatik eta kontabilitatea faltsutzeagatik.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!