NUPeko Talde Feministaren puntu morea karpatik egotzi dute

Euskalerria Irratia 2023ko api. 21a, 07:37

NUPeko karpako 2019ko festa, artxiboko irudi batean.
  • Arretaguneaz arduratzen diren pertsonak ez direla langile profesionalak argudiatu dute antolatzaileek.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko karparen festa gaur ospatuko dute, Amaia Kirol Elkartean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Talde Feministari karpa unibertsitarioan eraso matxistak pairatzen dituzten emakumeak artatzeko Puntu morea jartzeko baimena ukatu diete festaren antolatzaileek.

Karpa unibertsitarioaren festa gaur eginen dute, Amaia Kirol Elkartean. Azken urteotan, festa horretan eraso sexistan pairatzen zuten emakuumeak artatzeko puntu morea jartzen zuen NUPeko Talde Feministak, Gazteen Gurutze Gorriarekin elkarlanean. Hori berriz egiteko baimena ukatzeko tenorean, Festaren Batzorde Antolatzaileak argudiatu du arreta gunea kudeatzen duten pertsonak ez direla profesionalak.

Talde Feministatik erantzun dute haiek informazio eta kontzientziazio lana egiten dutela, eta horretarako ez dagoela zertan profesional izan, eta arreta psikologikoa Gurutze Gorriaren esku uzten dutela.

Talde Feministako kideen aburuz, karpako festaren antolatzaileak hasieratik ez zeuden ados puntu more hori jartzearekin, baina 2017ko mobilizazioari esker gauzatu ahal izan zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!