Babes Zibileko larrialdietako alertak bidaltzeko sistema probatzeko simulakroa egin da gaur eguerdian Nafarroan. Eguraldiaren, suteen eta bestelako ezohiko hondamendien ondorioz arriskua dagoenean herritarrei jakinarazteko eta ebakuazioak kudeatzeko zein arriskuak saihesteko jarraibideak helarazteko sistema da.
Telefono antenen bidez estatu mailan alertak bidaltzeko erabiltzen den sistema da eta larrialdi orokorreko kasuetan baino ez da erabiliko. Nafarroako Gobernuak simulakroa iragarri zuen arren, ezustekoan harrapatu ditu zenbait biztanle eta eguerdiko 13:00etan mezua bidali ondoren larrialdietako zerbitzuek 300 dei baino gehiago jaso dituzte.
Alerta sistemaren proba iragarrita zegoen arren, Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, mezua bidali ondorengo hamabost minutuetan 300 dei baino gehiago jaso dituzte herritarrek, alertaren zergatiaz eta horren inguruan zerbait egin behar zuten galdetzeko.
Mezua jaso ez baduzu litekeena da zure mugikorraren sistema eragilea Android 11 edo iOS 15.6 bertsioen aurrekoa izatea edota une horretan zure telefono mugikorra konektatuta zegoen antenan gorabeheraren bat gertatu izana. Aldiz, Nafarroatik kanpo mezua jaso baduzu, zure mugikorra Nafarroako telefono antena batera konektatu zegoelako izan da.