Udaletxearen kanpoaldean elkarretaratzea egin dute ELAko hainbat kidek pentsioen erreformaren aurka, azpimarratuz PSOE eta Podemosen gobernuak adostu nahi duten araudi berriak murrizketak dituela.
Madrilen negoziatzen ari den erreforma “atzerakoia” dela adierazi du Imanol Pascual Nafarroako sindikatuko koordinatzaileak. Izan ere, erreformak 50 urtetik beherako langileen pentsioak murriztu nahi ditu eta “ez ditu aurreko murrizketak indargabetzen”, ELA sindikatuak adierazi duenez.
Madrilen Gobernua osatzen duten taldeen aurka egiteaz gain kritiko azaldu da sindikatua EAJ eta EH Bildurekin “benetako edukiarekin bat ez datorren propaganda eginez” egin dutela salatu du eta. Erreformaren alderdi on bakarra nabarmendu du Pascualek: “erreforma honek aspaldiko partez diru sarrerei erreparatzen die”. Bestalde, pentsioak zerga bidez elikatzeko eskatu du ELAk hori ahalbidetuko lukelako “orain arte galdutako zenbait eskubide berreskuratzea”.
Datozen aste eta hilabeteetarako mobilizazioak iragarri ditu ELA sindikatuak, ez soilik Euskal Herrian, baita estatu mailan ere CIGA sindikatu galiziarra eta Kataluniako sindikatuen arteko plataformarekin batera.