Ekaitz Esteban (LAB): "Autobus garraiolarien jardunaldiak arautu gabe daude eta egun osoa ematen dugu enpresen nahien menpe"

Haritz Pascual Garjon 2023ko api. 20a, 12:09

Atzo hiru orduko lanuztea egin eta gero grebara joateko aukera aztertuko dute asanbladan asteburu honetan. Duela bi urtetik lan hitzarmen kolketiboa borrokatzen ari dira baina patronalak blokeatuta du negoziaketa.

Autobusetako gidariek inplikazioa eskatu diote Nafarroako Gobernuari, lan hitzarmenaren negoziazioren blokeoa gainditu ahal izateko. Gobernuarkein egiten baitituzte hain zerbitzuen %60a. Atzo lehendabiziko lanuztea egin zuten, exekutiboarekin bildu aurretik, soldatetan eta batez ere ordutegietan dituzten demandak azaleratzeko."Bidai bat, txango bat egiten dugunean, gidatzen nagoen orduengatik osilik ordaintzen dit enpresak" azaldu du Estebanek, "Baina egun osoa eman behar dugu autobusa zaintzen, garbitzen, prestatzen...ez gaude oporretan gure familiekin".

Larunbatean asanbladara deitu dituzte sektoreko 2.000 gidariak. Mahai gainean maiatzaren 5 eta 6an grebara joateko aukera jarri dute, hain zuzen, Sevillara bidean Iruñetik 150autobus ateratzea espero den asteburuan. Honela, bi urtez geldirik egon den negoziazioa astindu nahi dute langileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!