Kale borrokako talde bat osatzea leporatuta atxilotutako zortziren aurkako inputazioa artxibatu dute

Iosu Ganuza Garcia 2023ko api. 20a, 09:57

Gazte Koordinadora Sozialistaren elkarretaratzea.

Iruñeko 5. Instrukzioko Epaitegiak artxibatu du Iruñean eta Burlatan 2021eko apirilean atxilotutako 10 gazteetatik 8ren kontrako kasua.

Espainiako Poliziak "kale borroka ekintzak egiteko" Gazte Koordinadora Sozialistaren inguran antolatutako taldea osatzea leporatu zien, baina epailearen ikerketak ez du hori baieztatzen duen zantzurik ikusi.

Polizia operazioa 2020. urtean Arrotxapea auzoan izandako istilu zenbaiten ostean abiatu zen. Hainbat edukiontzi gurutzatu zituzten errepidean eta zaborrontzi bati su eman zioten. Espainiako Poliziak "istilu hauek modu antolatuan eta koordinatuan" egin zirela dio, baina ez du hori frogatzen duen dokumentazio edo bestealko aztarnarik aurkeztu.

Epaileak kargugabetu ditu beraz zortzi gazte, beste biren kontra desordena publikoengandik salaketa mantendu du eta epaitegietara joan beharko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!