Bigarren greba eguna dute Nafarroako egoitzetan

Iosu Ganuza Garcia 2023ko api. 19a, 11:58

Sektoreko lan-hitzarmena legegintzaldia amaitu aurretik sinatzeko eskatu dute. 

Nafarroako egoitzetako langileek bigarren greba eguna dute gaurkoa. 2021ean ekin zioten Nafarroako Erresidentzien Hitzarmena sortzeko negoziazio prozesuari, patronala eta Gobernuarekin batera, eta oraindik ere ez dute aurrerapausorik ematerik izan.
Bi urte dira jada bai negoziazio horiek hasi zirenetik eta legegintzaldia amaitu aurretik bideratua nahi dute erkidegoko hitzarmena prest izan sindikatuek. Gaur, bigarren greba egunean, Donibane auzoko La Vaguada egoitza pribatuaren aurrean bildu dira. LAB, UGT eta ELAk osatzen dute sindikatuen arteko mahaia.

"Premiazkoa" ikusten dute langileek erkidegoko hitzarmena sinatzea, baina ez edozein preziotan. Berriro ere Nafarroako Gobernuaren esku-hartzearen garrantzia azpimarratu dute gaurkoan, alde batetik "Hitzarmenaren gaineko azken hitza" duelako, bestetik sektorearen egoeraren erantzukizuna berea delako sindikatuen arabera

Eskakizun zehatzen artean "urteko lan orduak murriztea, soldata, ezarritako minimotik 1.500 euro ingurura igotzea eta hitzarmena egoitza guztietan" aplikatzea zerrendatu dituzte. Gaur arratsaldean Lares de Navarra patronalaren egoitzaren aurrean bilduko dira eta biharkoa hirugarren greba eguna izanen dute Nafarroako egoitzetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!