EAEk Nafarroako eta Iparraldeko euskara titulu ofizialak onartuko ditu

Euskalerria Irratia 2023ko api. 19a, 07:41

Euskal Elkargoak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 2022an sinaturiko euskara sustatzeko hiruko ituna.

Gaurtik aurrera, ez da azterketa teknikorik beharko tituluak baliozkotzeko

Gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzak automatikoki aitortuko du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak emandako euskara titulu ofizialek balio osoa dutela Euskal Autonomia Erkidegoan.
Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien baliokidetzari buruzko dekretua aldatu du gaurko bileran.
Aitorpen automatiko hori EAEn hizkuntzaren ezagutza egiaztatzen duten erakundeek ere onartuko dute (HABE eta Hizkuntza Eskola Ofiziala). Horrela, gaurtik aurrera, ez da azterketa teknikorik beharko titulua baliozkotzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!