Nafarroako Foru Ogasunaren hasierako kalkuluen arabera, neurri fiskalen bidez 146 milioi euro aurreztuko dira Nafarroako zergadunentzat. Neurri horien artean, honako hauek aurkitzen dira: likidazio-oinarri orokorraren tarifaren %2ko deflaktazioa, gutxieneko pertsonal eta familiarren %5eko igoera gehi 100 euroko gehikuntza 30.000 eurotik beherako errentak dituzten pertsonentzat, enpresa-jardueraren etekin garbiaren %3ko kenkaria kuotan edo lan-errentetarako eta profesionaletarako kenkaria.
Gainera, datorren apirilaren 19an, Ogasunak, erakunde autonomoak elaboratutako aitorpen proposamenei dagozkien 105 milioi euroren itzulketari ekingo dio.
Guztira, Ogasunak 203.145 aitorpen proposamen elaboratu ditu; horietatik, 136.444ek, % 67, zergadunaren aldeko emaitza bat dakarte (104,3 milioi euro).
Horiek dira, datorren apirilaren 12tik ekainaren 23ra bitartean garatzekotan den 2022 Errentaren Aitorpenaren aurkezpenerako aurreratu diren berrikuntza esanguratsuenen arteko batzuk.
Bere mintzaldian, Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saizek nabarmendu egin ditu aipatu neurri fiskalek dakartzaten berrikuntzak “izan ere, Nafarroako Gobernuak azken urteotako ezjakintasun handieneko uneetan, bereziki, herritarrak ez alboratzeko helburu hori betetze aldera eginiko esfortzu itzela egiaztatzen dute”. Horrekin batera, Saizek nabarmendu su zeinen garrantzitsua den “Ogasunetik pertsona zergadunen zerbitzura jarritako eskaintza zabala, euren aitorpena prestatu ahal izan dezaten”.
Aitorpena aurkezteko modalitateak eta data giltzak
2022 Errenta eta Ondarea aitortzeko kanpaina apirilaren 12tik ekainaren 23ra artean gauzatuko da. Beraz, Aste Santuaren ondoren, pertsona zergadunek renta.navarra.es webgunean aukera dute Nafarroako Foru Ogasunak elaboratutako proposamenak kontsultatzeko eta halaber Internet bidezko aitorpenen aurkezpenerako epea abian jarriko da.
Gainera, hilak 18an hasiko da, Errenta Telefonikoa baliatuz, aurten mantendu egiten den aitorpenak aurkezteko epea. Kasu honetan, apirilaren 18tik ekainaren 23ra artean garatuko da eta derrigorrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea, apirilaren 14tik aurrera, Internet bidez (renta.navarra.es)
Hori horrela, aitorpena modu presentzialean aurkezteko epea halaber apirilaren 18tik ekainaren 23ra hedatuko da eta aitorpenen aurkezpena Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla eta Doneztebeko Ogasunaren bulegoetan egin daiteke; azken bulego hori berrikuntza bat da urte honetarako. Errenta Presentzialaren modalitatea erabiltzekotan, halaber derrigorrez aurretiko hitzordua eskatu behar da, apirilaren 14tik, Internet bidez (renta.navarra.es) edo honako telefonoetan: 948 505 505 edota 948 505 506, astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30etara eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara.
Hilak 12an, halaber kanpainarako arreta telefonikoaren zerbitzua (948 106 106) martxan jarriko da eta modu horretan, webgunean (renta. navarra.es) bezala, hainbat izapide egin ahal izango dira, esaterako datu fiskalen, aurkeztutako aitorpenen kontsulta edo bestela @Clave nahiz PIN-aren eskaria.
Era berean, aurten ere, aitorpena erakunde kolaboratzaileetan prestatu ahal izango da.