Osasuna

Jagoba Arrasate eta Raul Garcia, dotore

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko api. 5a, 07:37
Jagoba Arrasate Manu Sanchezekin, San Mames Barriko aldageletan. (Argazkia: Osasuna)

Kirolean irabazten zein galtzen jakin behar da, eta Osasunako entrenatzaile Jagoba Arrasatek eta Athleticeko jokalari Raul Garciak horretan badakitela erakutsi zuten, atzoko Kopako finalerdietako itzulerako norgehiagoka amaiturik.

Pablo Ibañezen gola nola ospatu zuen galdetu zioten Arrasateri Espainiako telebista publikoko kazetariek. Berriatuko entrenatzaileak erantzun zuen korrika hastekotan izan zela, baina San Mamesen zegoenez, inor ez mintze aldera hori ez egitea eta ospakizunak barrurako uztea erabaki zuela.

Halaber, norgehiagokaren amaieran, Athleticeko jokalari eta Osasunako jokalari ohi Raul Garcia gorritxoen aldagelako atera joan zen, eta banan-banan zoriondu zituen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!