116. minutua zen. Bazirudikeen dena penaltietan erabakiko zela. Orduan, baina, Jon Moncayolak erdiraketa loratua egin zuen eskuin hegaletik, Pablo Ibañezek bolea eder batekin baloia sareetara bidal zezan. Harrobiko bi jokalarik sartu zuten Gazteluko plazako taldea Kopako finalera bueltan, hemezortzi urteren buruan.
Aurretik, Sergio Herrerak meritu handiko hiru geldiketa eginez taldea bizirik mantendu zuen. Zeregin horretan, Nico Williams arrotxapearrak lagundu zion, bi erremate huts eginez ahoko zuloan.
Gorritxoek lana beltz egin zuten, askoz joko distiratsuagoa egin zuten zurigorrien aurka. Bereziki, 32. Minutuan, korner batean, beste arrotxapear batek, Iñaki Williamsek, Athleticen gola egin eta gero.
Nolanahi ere, Kopa txapelketa honetan laugarrenez, luzapenera iritsi ziren; eta, Kopa txapelketa honetan laugarrenez, luzapen horretan gailendu egin ziren. Honako honetan, penaltien beharrik gabe, Pablo Ibañezek lehen taldearekin sarturiko lehen golari esker, osasunazale guztien zorionerako. Taldea bigarren mailan hartu eta gero, Kopako finalera eraman duen Jagoba Arrasateren zoramenerako.