Hamargarren legealdia amaitu da. Abian da foru (eta udal) aurre kanpaina luzea. Pandemiak markaturiko lau urteotan, Nafarroako Parlamentuak 131 lege onartu ditu, gobernua sostengatu duten taldeen gehiengo sendoari esker. Tartean, lau aurrekontu onartu dituzte,.Atzo parlamentuan azken saioa izan zuten, besteak beste, EH Bilduko Bakartxo Ruizek, Maiorga Ramirezek eta Patricia Peralesek, Ahal Duguko Mikel Builek eta Ainhoa Aznarezek eta Izquierda Ezkerrako Marisa De Simonek.
Atzoko saioan, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Legea onartu zuten. Besteak beste, lege horrek Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Kontseiluaren sorrera ahalbidetuko du. Horretaz gain zenbait laguntza onartu zituzten. Besteak beste, 9,8 milioi euro udalek gasaren eta argindarraren igoerari aurre egin diezaioten, 1,3 milioi Iruñerriko garraio publikoko deskontuak finantzatzeko.