Osasunak ez du puntuen beharra premia bihurtzerik nahi

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 30a, 17:31

Ostiral arratsaldean jokatuko du Mallorcan (21:00).

Hitzordu garrantzitsua da gorritxoentzat Jagoba Arrasate entrenatzaileak ohartarazi bezala taldeak behar duelako ahalik eta lehen 40 puntuen langa gainditu eta hori beharra izanik ere premia bihurtu daitekelako puntuak hirunaka batzen hasi ezean.

Ligako etenaren ostean taldea energiaz beterik dagoela ziurtatu du Berriatuko entrenatzaileak.

Deialdian ez dira sartu min hartuta den Ezequiel Avila, zigorturik den Darko Brasanac eta osatze fasearen amaieran den Ruben Peña. Aurrelari argentinarrak partidu batzuk galduko dituela baieztatu du Arrasatek, Peña hegalekoa aldiz heldu den astean hasiko da deialdian sartzen.

Baja horiei gehitu behar zaie nazioarteko partiduak jokatu dituzten Ez Abdek eta David Garciak ez dutela entrenatzerik izan gaur goizaldean iritsi baitira Iruñera. Aldaketak espero dira beraz Kopako partidua prestatzeko hauspoa izan daitekeen Mallorcaren aurkako partiduan.

Ostiral honetan iluntzeko 21.00etan izango da Mallorca eta Osasunaren artekoa, Son Moix estadioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!