Jauzi Ekosoziala eta Extintion Rebellion plataformek Bidezko Energia lelopean igande honetarako deitutako bizikleta martxa apirilaren 16ra atzeratu dute, eguraldi iragarpen makurra dela eta.
Hala da bai, bizikleta martxa hori Iruñeko Autobus geltoki zaharretik aterako da eta Noaingo aireportuan amaituko da. Gaur eman dute protesta ekintza ibiltaria atzeratzeko erabakiaren berri emateko prentsaurrekoa Geltokin.
"Alferrikako hegaldi gutxiago eta oinarrizko behar energetikoak asetzeko beharra" aldarrikatuko dituzte igandeak hamabost. Mugikortasunari ekiterakoan bestela pentsatzeko eskatuko dute.
Gogorarazi dute eta horri helduko diote ere apirilaren 16ko martxan, "klima aldaketaren aurrean eta bizi den energia krisiaren aurrean benetako neurriak" hartu behar direla eta "hegazkin bidezko garraioa" dela "isuri eta erregaien xahutzean eragin handiena duenetako bat".
Nabarmendu dute "hegazkinen trafikoa bikoiztea aurreikusten dela datozen urteetan" eta horri batu behar zaiola "AHTren lanek aurrera jarraitzen dutela eta mugikortasun pribatua" sustatzen ari direla agintariak. Horren aurrean herritarren oinarrizko mugikortasun beharrak aseko dituen garraio sarea eskatuko dute.
Neurri gehigarriak aldarrikatuko dituzte besteak beste Nafarroako garraio publikoa saretuko duen ordainketa sistema integrala. Esan bezala, azkenean Bidezko Energia aldarrikatzeko martxa apirilaren 16an izanen da