Miguel Indurain Fundazioaren 25 urteko ibilbidea errepasatzen duen erakusketa muztu dute

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 28a, 13:49

Ibiltaria izango da, eta Iruñeko Planetariotik Erriberrira eramango dute. 

1998an sortu zen Miguel Indurain Fundazioa eta hori gogoratzeko erakusketa ibiltaria eginen dute Nafarroan barna. Gaur aurkeztu dute Iruñeko Planetarioan 25 urte hauetan zehar bildutako erakundearen ekintzak eta babesten dituen kirolarien garaipen eta mugarri nagusiak errepasatzen dituen erakusketa.

Zenbait informazio panelek osatzen dute hau, fundazioari izena ematen dion txirrindulariaren Espada bizikletaren maketak eta bi bideo proiekziok osatuta.

Miguel Indurain Fundazioak Nafarroako eliteko kirola sustatzea eta ikustaraztea izan du helburu bere sorreratik, batez ere gutxiagotuak diren diziplinetan zein kirolariek babes edo egitura gutxiago dutenean haien inguruan.

Iruñeko erakusketa musteko ekitaldian izan dira Rebeca Esnaola Kirol kontseilaria eta Miguel Indurain txirrindulari ohia. Esnaolak azpimarratu du "Nafarroako kirola azkeneko mende laurdenean" ezin dela ulertu "Fundazioaren ekarpenik gabe, eta gobernuaren esku-hartze publikoak egonkortasuna" eman diola fundazioari "bestelako aurrera begirako proiektuei ekitea bermatuz".

Datozen asteetan izanen da Miguel Indurain Fundazioaren urteurrenaren erakusketa ikusgai Planetarioan, hurrengo geltokia Erriberri izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!