Osasunak berdindu egin zuen Andres Iniesta Kirol Hirian Albaceteren aurka partida gogor eta parekatu batean.
Lehen zatia oso lehiatua izan zen Emakumeen Osasunaren eta Albaceteren artean, eta talde nafarrak aukera onak izan zituen partidako lehen minutuetan markagailuan aurrea hartzeko. Atsedenaldiaren atarian izan zuen Manchako taldeak bere aukera, baina ezer gehiago gertatu zen eta bi taldeak aldageletara joan ziren markagailuan husnakoarekin.
Bigarren zatian, etxeko taldea partidaren bila atera zen eta markagailuan aurrea hartzeko aukera onak izan zituen, baina partidua apurka geroz eta itxiagoa izan zen. Kakun Mainzen taldeak atzera egin zuen eta kontraerasoaren bila joko zuzena baliatu zuen. Miriam Rivasek aukera ona izan zuen erremate batean, eta Iarak jaurtiketa eder baten bidez izan zuten talde gorritxoa aurretik jartzeko aukera, baina baloia sareratzerik ez zuten izan.
Puntu asko dituzte jokoan oraindik gorritxoek, sei partidu falta baitira eta igoera puntu bakarrera dute, orain postu hori Eibarrek du 43 punturekin. Hurrengo jardunaldian Osasunak azkenekoa den Juan Granderen aurka jokatuko du apirilaren 2an eguerdian, Taxoaren.