Eskuz binakako txapelketaren finalerako sarrerak agortzear daude

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 20a, 18:40

Baiko Pilotakoen sailkapenaren ondoren, Navarra Arena apirilaren 2ko Binakako Txapelketako finalean erabat beteko da.

Laso eta Imazek txapela lortzeko aukera izanen dute bigarren urtez jarraian, finalerako txartela lortu baizuten Altunak eta Tolosak Peña-Mariezkurrena bikotea garaitu ostean. Kronologikoki helduko diogu gizonezkoen eskupilotaren jardunaldiaren errepasoari.

Binakako txapelketa honetan Labrit hamabigarren aldiz jarraian bete zen Larunbatean Laso eta Imazen garaipena ikusteko. Pronostiko guztien aurka, iazko txapledunek faborito argiak mendean hartzea lortu zuten, Elordi eta Zabaleta, 22 eta 19ko emaitzarekin. Nagusitasunez eta merezimenduz irabazi zuten, uneoro aurretik izan baitziren bosnako, zazpìnako eta hemeretzinako berdinketetan salbu.

Larunbatean aldiz, Eibarko Astelena pilotalekuan lortu zuten lehen garaipena Altuna III.ak eta Tolosak Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan. Pilotariek 22-15 irabazi zieten Peña II.ari eta Mariezkurrena II.ari, bikotea finalera sailkatzeko aukerarik gabe utzita. 

Emaitza honekin, Altuna III.a eta Tolosa aukerekin heldu dira azken jardunaldira eta igandean, Bilboko Bizkaia Frontoian lehiatuko dira Elordi-Zabaletarekin finaleko txartelaren bila.

Txartelak agortzear

Labrit zutik jarriarazi zuen Unai Lasok eta Ander Imazek dagoeneko Navarra Arena pilotalekuan jarri dute "Sarrerak agorturik" afixa, apirilaren 2ko finalerako. Nafarroako historian Binakako Txapelketako lehenengoa izango da.

Oraindik 60 sarrera eskas gelditzen dira saltzear 90 eta 130 euroko prezioan. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!