Esklusibotasuna kobratu arren, "gutxienez" hamaika mediku pribatuan aritzen direla salatu du LABek

Ustelkeriaren aurkako Bulegoak "berehala jardutea" eskatu du sindikatuak.

Otsailean egin zuen lehenengo salaketa LAB sindikatuak. Gehiago izanen zirela susmatzen zuten, eta berretsi dute hori. Gutxienez hamaika dira esklusibotasunaren gehigarria kobratu eta klinika pribatuetan lanean izan daitezkeen medikuak.

Kasu horietatik bost Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia zerbitzuan ematen dira. Sei goi kargudunak dira.Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren esku utzi du duen informazio guztia LAB sindikatuak. Gobernuaren "utzikeriaren" ondorioz, Imanol Karrera bozeramailearen hitzetan. Lizarrako kasuaz, azaldu dute, zantzuak baieztatu dituela funtzio publikoak; eta diziplina espedientea zabaldu diotela medikuari.

Esklusibotasuna ezabatzeko asmoan atzera egin du Nafarroako Gobernuak, azken hilabeteetan izandako salaketen ondorioz. Ez dute halakorik gehitu lege proposamenean. Baina Mediku Sindikatuaren aukera ikertuko dutela sinatu du. Egun 42 medikuk uko egin diote esklusibotasunari pribatuan lan egin ahal izateko.